Transportes Ligeros Directos

Tokikoa-Naziokoa-Naziokoartekoa

Español English

Transportes Ligeros Directos enpresak, aukera-sorta eskaintzen dizu, zure aldaketa edo garraioa hoberen egoki dadin zure beharretara, eta preziorik onenean, gainera.

ALTZARIAK DESMUNTATU ETA MUNTATZEA: Altzariak behar bezala muntatu eta desmuntatzea funtsezkoa da lehen aldian bezala iraun dezaten. Gure muntatzaileek etxeko eta bulegoko altzariak desmuntatu eta muntatzen duten esperientzi handia bermea da narriadurarik izan EZ dezaten eta helmugako etxean behar bezala muntatuta gera daitezen.

GAUZAK PAKETETAN SARTZEA: Etxe- edo bulego-aldaketa batean eraman beharreko objektuak behar bezala paketatu eta atontzea alderdi nagusienetako bat da helmugara dena behar bezala hel dadin. T.L.D. enpresako langileak gaituak dira altzariak, agiriak, liburuak, jantziak, baxera, apaingarriak eta abar paketetan sartu eta atontzeko lanetan, eta askotariko materialez baliatzen dira.

Gure bezeroek lan horiek beraiek egitea erabakitzen badute, berriz, materialak jarriko dizkiegu euren eskura, hala nola, hainbat neurritako kartoizko kaxak, kakotegi-kaxak, plastikoa, burbuila-plastikoa, zorroak, neurrirako zurezko bilgarriak...

ASEGURUAK: 12.000,00 € arteko asegurua barne hartzen dugu Penintsula barruko gure garraio eta aldaketa-garraio guztietan, 180,00 €-ko frankiziarekin. Nahi izanez gero, kopuru hori handi daiteke, eta asegurua beste helmuga batzuetara heda daiteke, dagokion gehigarria ordaintzen bada.