|
|
Tokikoa-Naziokoa-Naziokoartekoa |
![]() |
![]() |
Bulego-aldaketa behar bezala PLANIFIKATZEA da, enpresa lekuz aldatzeak jardueraren garapen normalean sor ditzakeen eragozpenak txikiagotzeko giltza; horregatik, funtsezkoa da lan guztiak modu koordinatuan egitea, tokiz aldatuko den enpresako arduradunarekin aldez aurretik erabakitako jarraibideak betez.
Transportes Ligeros Directos enpresan baliabide tekniko zein giza baliabide beharrezkoak ditugu, bulego handiak edo txikiak, enpresak, liburutegiak agiritegiak eta abar tokiz aldatzeko edo leku horietako barne-mugimenduak baldintza onenetan egiteko.
Erabat doan, zure enpresa bisitatzeko eguna eta ordua zehaztuko ditugu, zure aldaketaren berezitasunak eta zure enpresaren beharrak ebaluatzeko.
Bisitaldiaren ondoren, zuri egokitutako aurrekontua egingo dizugu, idatziz, jakina, eta zuretzako inolako konpromisorik gabe, eta egingo ditugun lanak eta lanon baldintzak zehaztuko ditugu, esaterako, agiriak eta gauzak paketetan sartzea, altzariak desmuntatu eta muntatzea, ekipamendu informatikoak tokiz aldatzea...
Aurrekontua onartu ondoren, aldaketa egiteko egunik aproposena aukeratuko dugu, eta egun horretan, profesional-talde bat, baliabide tekniko egokienez baliatuz, hitzartutako lanak egingo ditu, txukun eta aldez aurretik erabakitakoa betez, bai jatorrizko lekuan bai helmugan, eta ezarritako epearen barruan gainera.