Transportes Ligeros Directos

Tokikoa-Naziokoa-Naziokoartekoa

Español English

Transportes Ligeros Directos enpresak edonolako aldaketa-garraioak egiten ditu, txikiak zein handiak, baita barne-mugimenduak ere. Eskatu informazioa edo aurrekontua, telefonoz zein posta elektronikoz, eta giza talde bat jarriko da zure zerbitzura, ZURE BEHARRETARA EGOKITUZ eta aukera-sorta eskainiz, zure igurikimenak erabat betetzeko.

Zure etxera joango gara, erabat doan, zure etxe-aldaketaren berezitasunak ezagutzeko eta aldaketa-garraioa behar bezala egiteko aukerarik onena modu profesionalean aholkatzeko. Kontuan izan etxe-aldaketa bakoitza desberdina dela, eta zurea ederki egin nahi dugula.

Bisitaren ondoren, zuri egokitutako aurrekontua egingo dizugu idatziz, egingo dugun aldaketa-garraioaren baldintzak eta lanak zehaztuko dituena, hala nola, gauzak paketatzea, altzariak muntatu eta desmuntatzea...

Aurrekontua onartzen duzunean, egun aproposena aukeratuko dugu aldaketa-garraioa egiteko. Egun horretan, profesional-talde batek, baliabide tekniko egokienez baliatuz, hitzartutako lanak egingo ditu, jatorrian nahiz helmugan, pozik gera zaitezen.