Tokikoa-Naziokoa-Naziokoartekoa |
 |
 |
Noizean behin, etxean obrak egiten ari direlako, etxebizitza edo bulego berria beranduago ematen delako edo beste arrazoi batzuk direla eta, lokal bat behar izaten da denboraldi baterako altzariak eta gauzak gordetzeko.
Transportes Ligeros Directos enpresak, gauzak 8 eta 12 m3 arteko edukiontzietan biltzeko INSTALAZIO MODERNOAK ditu, bezero bakoitzak berean gorde ditzan.
Aukerarako segurtasun-neurriak dituzte gure instalazioek, gure bezeroek utzi dizkiguten gauzak egoki zaintzeko. T. L. D. enpresa bi aldaketez arduratuko da, baita gure altzari-gordelekura eramango diren altzariak eta gauzak paketetan sartzeaz eta atontzeaz ere. Gauza guztien inbentarioa edo zerrenda xehatua egiten dugu eta baldintza guztiak jasoko dituen kontratua sinatzen dugu. Gainera, badugu asegurua, biltegiratzeak dakartzan arriskuak estaltzen dituena, esaterako, uholdeak, suteak, lapurretak...