Transportes Ligeros Directos

Tokikoa-Naziokoa-Naziokoartekoa

Español English

Transportes Ligeros Directos, S. L., aldaketan eta garraioan diharduen enpresa da. 1995ean eratu zen Bilbon, gure bezeroen benetako beharretara egokitutako zerbitzu INTEGRALA ETA PERTSONALIZATUA emateko helburuz. Gaur egun, erabat sendotuta dago enpresa, eta gure helburua erdiesteko, baliabide teknikorik eta giza baliabiderik onenak ditugu. Gure langileek esperientzia eta trebakuntza handia dituzte altzariak desmuntatu, garraiatu eta muntatzen, eta tresnak paketetan sartzen. Baditugu hainbat neurritako eta ezaugarritako ibilgailuak, hala nola, altzariak jasotzeko garabiak, baita, hainbat material-mota ere, altzariak eta tresnak behar bezala atondu eta paketatzeko.

Altzari-gordelekuko instalazioek aukerarako segurtasun-neurriak dituzte eta estrategikoki kokatuta daude, hain zuzen ere, Bilbo inguruan, A-8 autobidearen ondoan, Bizkaiko eta probintzia mugakideetako bezeroen beharrei zuzenean erantzuteko, eta gainera, kalitate-prezio erlaziorik onenean.

Elkarte garrantzitsuetako kide gara, esaterako, FEDEM (Federación Española de Empresas de Mudanzas), FEDEMAC eta CTEM elkarteetakoak, eta elkarte horien bidez, harreman estuak ditugu sektore honetako Espainiako, Europako eta munduko gainerako herrialdeetako enpresekin.

Espero dugu, zure hurrengo lekualdaketan gure enpresa gogoan izango duzula. Ziur gaude, zerbitzurik onena emango dizugula.