Transportes Ligeros Directos

Tokikoa-Naziokoa-Naziokoartekoa

Español English

Horra hor hainbat aholku zure etxe-aldaketa egiteko:

PLANIFIKATU ZUHURKI ZURE ETXE-ALDAKETA: Ongi zehaztu egunak aldaketa-garraioaz arduratuko den enpresarekin. Koordinatu aldaketa-garraioaren unea eta zure etxe-aldaketa. Ez dago etxe-aldaketa arazotsurik, denboraz eta zuhurki planifikatzen bada.

BERRIZ AZTERTU TOKIZ ALDATUKO DIREN GAUZAK: Hautatu zuk zeuk eramango dituzun zeure gauzak. Aprobetxatu unea behar izango ez duzuna botatzeko. Ez garraiatu behar izango ez dituzun gauzak, zure aldaketa-garraioa garestiagoa izan daiteke eta.

ESKATU ZURE ETXEAN BISITATZEA: Zure etxe-aldaketaren berezitasunak ezagutzeko ganorazko modu bakarra da.

ESKATU AURREKONTU BAT BAINO GEHIAGO: Eskatu idatziz ematea eta garraiatuko diren altzariak eta gauzak eta aldaketa-garraioaren baldintzak xehatzea. Horrela ez dizute nahierara kobratuko.